2011/06/05

Lumier anaiak

LUMIER 
    ANAIAK               


Lumière anaiak direlakoak Auguste Marie Louis (Besançon, 1862ko urriaren 19a - Lyon, 1954ko apirilaren 10a) eta Louis Jean (Besançon, 1864ko urriaren 5a- Bandol, 1948ko ekainaren 6a) izan ziren, lehen zinemagileak ditugunak.
Euren lehendabiziko proiekzio pribatua 1895eko martxoaren 22an egin zuten, eta lehenengo emanaldi publikoa hilabete batzuk geroago egin zuten, abenduaren 28an, Parisko Salon Indien du Grand Café aretoan eta kobraturik. Lehenengo emanaldi hau 10 laburmetraiak osatzen zuen, tartean "Sortie des Usines Lumière à Lyon" euren lehendabiziko lana izan zena. Film bakoitzak 46 segundo inguru irauten zuen.