2011/03/30

lumiere minutua

Nola egin dut hau?

Ikusten duzutenez, aurreko sarrera bat hemen txertatu dut.
Nola egin dut? Iruzkinetan erantzuna ematen saiatu.

Format Factory eramangarria



Gure artean partekatutako Dropboxeko karpetan Formatuak aldatzeko tresna eramangarria kopiatu dut.
Audio, Bideo eta irudi formatuen artean aldaketak egiteko balio du.
Ez duenez instalaziorik behar, zuen USB giltzan gorde eta edozein ordenagailuan erabiltzeko prest izango duzue.
Konprimatutako karpeta bat da, hau da egin behar duzutena giltzan gordetzeko:
  1. Dropboxeko karpetatik, zuen USB giltzara kopiatu
  2. Giltzan bertan deskonprimatu.
  3. Behar duzutenean erabili.
Oharra: "pantaia kapturak" gaiaren inguruan informazioa biltzen hasi. Berehala ikasiko dugu nola erabili baliabide interesgarri hau.

Lumiere minutua


2011/03/29

2011/03/24

Lumier anaiak

Lumiére anaiak, August eta Louis, historiako lehen "zinemagileak" dira. Hauek asmatu zuten Zinematografoa deituriko makina eta harekin oso iraupen laburreko filmak egin zituzten. Haseran ez zioten etorkizunik ikusi heuren makinari; izan ere nor egon zitekeen garai hartan ,egunero kalean ikusten ditugun irudiak pantaila batean ikustearren ordaintzeko prest?

1895eko abenduaren 28an Parisko Le Grand Cafean, hamar film labur aurkeztu zituzten eta denen artean iraupena ez zen 20 minututara heltzen. Hauen artean "Sortie des usines á Lion" (langileak fabrikatik ateratzen) duzue ikusgai, euren lehendabiziko lana izan zena.

2011/03/03

KOMIKIAREN LANA-OHARRA

Komikiaren istorioa-argumentua, eta bineten diseinua eskaneatu zenuten, irudi horrek bere funtzioa betetzeaz aparte zuen publikazioan txertatu beharko duzue.
Laburbilduz, komikiaren publikazioan, komikiaren aurretik diseinuaren (eskaneatutako orria) irudia igo beharko duzue ere. Bihar, entregatzeko epea bukatzen da, klaserik ez dugunez izango zuen kontu gelditzen da. Zuen artean adostu, eta gehiengoz datorren astearterako publikatuta egon beharko du. Bihar bada, hobeki.

Informatikako Komikiaren Lehenengo partea:

Informatikako Komikiaren Bigarren partea:

2011/03/02

ZUZENKETAK

Iruzkinetan, eginbeharreko zenbait zuzenketa jarri dizkizuet batzuei. Beste batzuk oraindik ez ditut idatzi. Adi ego beharko zarete, zuzendu beharrekoak zuzendu nahiz eta nik iruzkinik ez jarri. Etiketak, erredakzioa, ortografia...
Uste dut nolanahi egiten dituzuela publikazioak, gehiegi landu gabe, eta zoritxarrez publikatu ondoren ez dituzue errepasatzen .
Publikazioak publikoak dira, edonork irakur ditzake. Ez dezatela pentsatu alfabetatu gabeko ikasleak zaretela. Neri behintzat, lotsa ematen dit.
Iruzkinetan aipatutako konponketa-k burutzen ez duen ikasleak gehiengoz 5 bat lortuko du ebaluaketan.

Oharra

Etiketa batzuk oso gaizki eta zentzurik gabe erabiltzen dituzue. Maiz, sarrerak etiketatu gabe ere uzten dituzue.
"Informatika oharrak" adibidez, irakasleak ematen ditu oharrak, beraz, Nik bakarrik erabil dezaket etiketa hori. Zuen Ikus- hezkuntzako lanen inguruko etiketa "Informatika" litzateke. Gehiago zehaztu nahi baduzue, "autoerretratua", "eguneroko ibilbidea",... lana deskribatuko duen etiketa bat sortu eta erabili. Hori bai, etiketa bat erabiltzaile batek sortu duenean, beste erabiltzaileek erabili behar dute ere.
Nire sarrera honek "informatika oharrak" etiketa dauka. Zergatik? Informatikako irakasleak emandako ohar bat delako!

ARGAZKIEN LANA 2


Irudi honetan 3 pertsona agertzen dira hondartza batean ikusten dugun bezala.Irudi honek alaitasuna eta askatasuna adierazten du,pertsona hauek olatuetan saltoka dabiltzatelako,haien aurpegia zoriontasuna adierazten dute kolore alai eta naturaletaz jarraiturik.

ARGAZKIEN LANA





Argazki hau,txuri eta beltzez agertzen dena dorre bikien erortzea da.Ez da oso ondo ikusten keak estaltzen duelakoz lurjausia.Irudia hau tristura adierazten du bere itxurarengatik,izugarrizko kantitate jendea hil zelakoz eta jende ugari etxe gabe gelditu zelako,batzuk berriz desagerturik zeuden,seguruena hilda.